Are you the publisher? Claim or contact us about this channel


Embed this content in your HTML

Search

Report adult content:

click to rate:

Account: (login)

More Channels


Channel Catalog


Channel Description:

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako auzolana

older | 1 | (Page 2)

    0 0

    Maiatzaren 29an mahai inguru bat egingo dogu Monika Lekunberri eta Karmelo Leizaola ikastolako gorabeherak hobeto ezagutzeko
    LEKUA: Gandasegi eskolan
    ORDUA: 19:00
    HIZLARIAK:

    • Itziar Barrenetxea Eguzkibegi ikastolako irakasle ohia
    • Karmele Perez Urraza eta Gurutze Ezkurdia Magisteritza eskolako irakasleak
    • Gregorio Arrien Karmelo Leizaola ikastolako liburuaren egilea
    • Monikaren Lekunberriren loba
    • Monikaren Ikasle ohiak: Joseba, Luis, Juan, Roman, Iñaki...
    Gonbidatuta zauzie danok! Erdu gugaz 29an 

    0 0

    Gandasegi eskolan Karmelo Leizaola ikastolako irakaslea izan zen Monika Lekunberri gogoratzeko mahai inguruan azaldutako gaiak eta atalak hauexek dira:

    0 0

    Galdakaon ekaina hasiera Euskal jaia antolatzeko ohitura dago: eta urtero pertsona bat omentzen dabe. Aurten Monika Lekunberri izango da omenaldia jasoko dauena, bnere ikasleen bidez. 1934an Karmelo Leizaola Ikastolan irakasle moduan ibili zana, 80 urte pasatu eta gero, bere ikasleen bitartez omenduko dogu Galdakaon.
    Arratsaldeko 4:30etan Santi Brouard enparantzan: etorri ta ezagutu nor izan zan euskal irakasle hau, euskera irakasten konprometitu zana.

    IKASLE OHIAK
    Errepublika garaitik dozena erdi ikasle gelditzen dira ondino Galdakaon; baina diktaduran ehundaka izan ziren Minikaren klaseetatik pasatu zirenak. Euretariko batzuen testigantzak jasoten saiatuko gara egun horretan bertan ;-)




    0 0

    Galdakaoko ikastolan argi daukagu Xabier Letek kantatzen zuena egia dela: Izan zirelako gara; eta garelako izango dira!

    Kurtso bukaerako jaian, horrelaxe agertu nahi izan genuen ekitaldi xume baten: Monika Lekunberri eta Karmelo Leizaola ikastolako sorrera gogoratuz, 80 urte lehenagoko ikasleak omendu genduzan.
    Patxi Alabak grabatutako irudiotan ikusi zeinke ekitaldia.

    0 0

    Monika Lekunberriren bizitzaren zati luze bat ilunetan dago oraindiño: 40 urte pasatu ebazan, diktadurapean, klaseak emoten, jende asko euskeraz dakienik be jakin barik.

    Berrogei urte horreetan ehundaka ikasle eukiko ebazan; hasieran klandestinitatean eta baimena lortu ebanean "akademia" moduko baten.

    • Batzuk goizetan joaten ziren, irakurten eta idazten ikasteko: batez be umeak ziren, eskola-umeak eskola nazionalera joan barik, irakasle honengana joaten zirenak
    • Beste batzuk arrastietan mekanografia edo kontabilitatea ikastera beharra topetako edo fabrikan hobetu ahal izateko.
    Horrelako asko eta asko dagoz Galdakaon inoiz, inori ez dautsiena kontatu Monikaren klaseetara joan direnik bez.

    MARTXOAREN 26an ZABALGANEn
    Ikasle horreek  alkartu gura doguz Monikaren bizitzako gorabeherak jasotzeko.
    Dokumentazioa batu gura dogu dokumental bat egiteko.
    Gonbitea da 
    ZERTARAKO DOKUMENTALA?
    Oraingo gazteak jakin dagien andereño honen bizitzako kontuak: eskoletako umeak eta ikastolako ikasleek ezagutu dagien nor hasi zan Galdakaon eukeraz irakasten 30etan
    Baita aukera emoteko bere klaseetara joan ziren hainbat ikasleei bere esperientzia konpartitzeko: askok ixilean euki behar izan eben Monika euren irakaslea zala. Horreen informazioa batu gura dogu eta galdakoztar guztiekaz konpartitu. Monikak merezi dau eta ahalegintxu hori ;-)
    Eskerrik asko danori kontakizun hau konpartitzeagaitik!


    .

    0 0
  • 07/17/15--04:37: Viaje Fin de Curso del 49
  • Las alumnas de la Señorita Mónica (quien durante la republica fue irakasle Monika Lekunberri) se fueron de viaje fin de curso el 23 de Julio de 1949.
    Y tenemos "pruebas fotográficas" de ese dia.
    Hubo quien guardó las fotos, y quien les puso dia y lugar, como podeis ver en este reportaje fotográfico de gran valor humano y etnográfico. Salieron de Galdakao en el autobus de Zirilo Bikandi, y pararon en Mungia a media mañana, para continuar hasta la playa de Bakio, donde se bañaron (algunas por lo menos) con "trajes de baño" de los de aquel entonces ;-)
    66 AÑOS MAS TARDE
    El jueves 23 del 7 a las 7, intentamos reunir a las ex-alumnas y ex-alumnos de la Señorita Monica, en Zabalganeko Ostatua: el 23 de Julio a las 7 de la tarde. Queremos reunir los testimonios y recuerdos de las personas que acudieron a sus clases para realizar un documental sobre la vida, penurias y alegrias que esta maestra de maestras pasó durante los 40 años en que no pudo enseñar lo que ella sabia y se habia preparado para hacer: enducar en euskera, con pedagogías innovadoras para su tiempo, y sobre todo atendiendo a cada persona de manera individualizada, creando espectativas positivas para su aprendizaje: casi nada!

    0 0
  • 11/21/15--01:28: Maite Monikagaz
  • Maite Urrutikoetxea Monika Lekunberrigaz egon zan txikitan. Maite Señorita Monica-ren etxera joan zan ikastera, Gurutzeko eskolan urte batzuk ibili eta gero.
    Nagusitan be Monika ondo ezagutu eban, bere ama Ramonaren lagun handia izan zalako Lekunberri andereñoa.
    Bost minututan bere bizitza kontatzen dausku; baita zelan hil zan 1987an.


    0 0
  • 07/01/16--05:52: Monikaren Baimena
  • Monikaren eskolaren izena eta baimenenen datak aurkitu ditugu: Magisteritzako irakasle eta ikerlarien lanari esker hauxe agertu da Espainako Boletin Ofizialean:
    B.O. del E., Núm. 77, de 31 marzo 1959. Orden de 10 de febrero de 1959 por la que se eleva a definitivas las autorizaciones provisionales concedidas para su legal funcionamiento a los Colegios de Enseñanza Primaria que se relaciona.


    Bertan Vizcaya atalean honako hau dator:
    Autorización definitiva del «Colegio Lecumberri», establecido en la calle de Juan Bautista Uriarte, número 48, de Galdácano, por doña Mónica Lecumberri Uriona, autorizado provisionalmente en 19 de febrero de 1955.
    Informazio hau Magisteritza Eskolako hirukote ikerlariari esker lortu dugu ;-)
    Mila esker Karmele, Begoña eta Gurutzeri :-D

    0 0
  • 07/27/16--02:04: 1935eko ikasleak Monikagaz
  • Zorte itzela euki dogu Monika bere ikasleekaz agertzen dan argazki bat topatu dogulako! ;-)
    1935eko ikasleak dira, neska-mutilak primizia grafiko honetan ikusi leikenez, euren andereño biekaz: Monika Lekunberri eta Rosita Lekerika, Morgako irakaslea

    Joseba Uriberen bidez eskuratu dogu argazki hau, bertan agertzen dan ume baten bilobak topatu dauelako. NORTZUK diren ez dakigu zehatz mehatz baina asmatzen saiatuko gara, orduko ikasleei galdetuta

    0 0
  • 07/29/16--08:18: Monikaren abotsa entzuteko
  • "La Señorita Monica" esaten jakon moduen, edo Monika Lekunberri irakaslearen abotsa entzuteko aukera bakarra daukagu gaur egun. Zuzeneko abotsa Galdakaon ehundaka gaztek entzun eutsoen bere klaseetan:

    • 1934tik hasita, Errepublika denboran Escuela Vasca Plazakoetxe Barrian hasi zanean
    • Diktadurako urte gogorretan bere etxean klaseak emoten ebazanean 1981erarte.
    Baina grabatuta, bakarrik daukagu Jose Luis Egiraun Udaletxean Euskara teknikariak egin eutson alkarrizketa bat (deskargatzeko). Hona hemen Monikaren erantzunak.

older | 1 | (Page 2)